Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra

Presta zaitez errazteko gizarteak ikaskuntza-inguruneetan eskatzen dituen eraldaketak

Noiz?
4. edizioa. 2022ko iraila – 2023ko ekaina


Iraupena eta kredituak
9 hilabete, 60 ECTS


Nola?
Erdi-presentziala


Non?
Aurrez aurreko workshop-ak:
Bilbo (As Fabrik)
Madril (Teamlabs)


Hizkuntza
Euskara edo gaztelera

Zer da Lit?

Lit da Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra, Ikasteko esperientzia paregabea da. Diseinatuta dago garatu ditzazun egiteko, pentsatzeko eta irakasteko modu berriak.
.

1. Hausnartu,

zure rol eta nortasun profesionalari buruz

2. Ulertu,

pertsona bakoitzaren premiak eta banakako zein taldekako ikaskuntza asmoak

3. Egin,

marko kontzeptualak, sortu prozesu koherenteak, eskaini ikaskuntza eta berrikuntza gertatzeko metodologiak eta tresnak

Eskuratu metodologiari, ikasketa-planari, aditu-taldeari eta prezioari buruzko informazio gehiago:

Ikasi komunitatean. Eraiki ezagutza berria. Lideratu eraldaketa

Nolakoa da Lit,?

Unibertsitate master honetan zuk zeuk erabakiko duzu zeure ibilbidea

Lego,

Zure ikaskuntza-ibilbide propioa aukeratuko duzu, zure proiektuaren arabera

Proiektua,

Aukeratzen duzun testuinguru profesionalean kokatutako ikerketa eta berrikuntza proiektua

Bidaiak,

Punta-puntako esperientzia inspiragarriak Azalan, Bartzelonan, Bilbon eta Madrilen

Soft Skills,

Testuinguru errealetan egindako taldekako errazte-praktika

Nola eraldatuko zaitu?

Lit, esperientzia bizi izan duten pertsonen % 97k lan egiten du ikaskuntza eta berrikuntza bideratzaile moduan hezkuntza erakundetan edo kulturaren zein gizarte partaidetzaren eta berrikuntzaren sektorean.

Erraztea da trebetasun, teknika eta tresna multzo bat. Errazteak aukera ematen die pertsonei aukerak sortzeko talde-prozesuetan eta ikasteko prozesu pertsonaletan.

Erraztaile gisa, honako hauek egin ahal izango dituzu:

1. Llideratu aldaketa prozesuak zure ikastetxe edo lantokian.

2. Diseinatu eta garatu talde-prozesuak ko-sorkuntzan edo eguneroko lan-ereduen aldaketan baliatu daitezkeenak.

3. Bideratu irakaskuntza ikaskuntza aktiboko prozesuetik, bai testuinguru arautuetan eta baita informaletan ere.

Gure erraztaile komunitateko kide diren lagun batzuk:

“Post-it-ak eta Design Thinking-etik haratago, Lit-ek ireki du nire ikusmoldea erraztasunari buruz. Ikasi dut laguntzaile eta lankide izaten, betiere, gizarte-berrikuntza posible egiteko”.
Lucía Arribas

[Ekintzailea. Kontigüo komunikazioa eta errazte-bisuala]

“Lit-ek jite profesionala eman dio aspalditik egiten ari nintzen lanari. Gainera, aukera eman dit lantzeko eta sakontzeko aniztasunaren kudeaketan, elkarlanean gauzak eginez eta dibergentzia zainduz”.

María Masaguer

[Koordintzailea. Rurban estudio]

“Irakasle berritzailea nintzela uste nuen, baina Lit-ek eskemak hautsi dizkit eraginkorragoak diren beste batzuk eraikitzeko. Lit-ek laguntzen dizu testuinguru eta prozesuei buruz hausnartzen, ukitzera oinarrizko egitura eta zimenduak dena hobetzeko”.
Alejandra Torrado

[Irakaslea. Haur hezkuntza]

“Lit-ek ustez zabalduko ez nituen ateak ireki dizkit, hala nola nerabeekin edo taldeekin lan egitea, edo hezkuntzan hain bideratuta ez dauden beste testuinguru batzuetan”.
Sara Jiménez de Aberasturi

[Irakaslea. Lehen Hezkuntza]

Izan zaitez gure aldaketa-eragileen komunitateko kide, izan zaitez gero eta konplexuagoa den mundu honetan, ikaskuntza-inguruneek behar dituzten trebetasunak dituen profesionala

Begirada kritikoa. Konpromiso soziala. Gaitasun metodologiko handia

Jarri gurekin harremanetan

WeCreativez WhatsApp Support
Galde iezaguzu! Laguntzeko prest gaituzu eta!
👋 Kaixo, Julene naiz, Lit masterreko orientatzailea.